Euskal Herriko elikadura burujabetzaren eta feminismo baserritarraren astea. Elkarrekin topatuz eta ikasiz

Gehiago jakin nahi dut

Ekintza sustatzen duen erakundea

Urriaren 24tik 27ra bitartean, Euskal Herriko elikadura burujabetzaren eta nekazarien feminismoaren aldeko astea egin da Bizkaian eta Nafarroan, EHNE Bizkaiak, Etxaldek eta Mundubatek antolatuta, Lagun Artean elkartearen laguntzarekin. Jardunaldi hauen helburua lurralde ezberdinetako emakume nekazarien apustu eta beharrak trukatzea izan da.