Fokuan: Negozioa gerra garaietan: nola eraiki bakearen aldeko herritartasuna
Negozioa gerra garaietan: nola eraiki bakearen aldeko herritartasuna izenburupean, Fokuan programaren seigarren edizioak aukera eman zigun gogoeta egiteko eta sakontzeko gerra gatazken jatorriei buruz, haien helburuei buruz eta biztanleria zibilean dituzten ondorioei buruz. Horrez gain, bake kultura baten eraikuntzari heltzeko tartea ere izan zen.
Apirilaren 7tik 10era hainbat hitzaldi, mahai-inguru bat eta dokumental baten proiekzioa egin ziren Europa Biltzar Jauregian. Horrez gain, Andre Maria Zuriaren plazan gerra gatazkei buruzko argazki erakusketa egon zen.