(H)ABIAN 2030 Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategia. Deskargatu estrategia
Zer da (H)ABIAN?
AFTERMOVIE, (H)ABIAN 2030: 5 urtez haritik tiraka
(H)ABIAN 2030 Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiak Euskadiko erakunde publikoak, GGKEak, gizarte-erakundeak eta mugimenduak eta ikastetxeak biltzen ditu. Horiek konpromisoa dute hezkuntza-ekintzak egiteko, giza eskubideetan eta berdintasunean eta Euskadin eta beste lurralde batzuekin sortutako loturetan oinarritutakoak.
(H)ABIAN 2030 estrategiak planteatzen du, praktika zehatzetatik abiatuta, eraikitzea zer den gizarte-eraldaketarako hezkuntza (GEH).
Estrategia honen erreferenteak dira GEHren ulermena, 6 indar-ideiak eta estrategiarekin lortu nahi diren 16 aldaketak. Guzti horiek estrategiaren lanaren ardatz gisa darabilte aldaketa horiek lortzeko. Era berean, (H)ABIAN 2030aren berri ematea, jarraipena eta ebaluazioa funtsezkoak dira estrategia garatzeko, berarekin bat egiten dutenen parte-hartzearekin batera.