Ebaluazioa

(H)ABIAN 2030 Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzako Euskal Estrategiak behar du jarraipen bat lortu nahi dituen aldaketak aztertzeko eta neurtzeko. Horretarako, hiru ebaluazio egongo dira: hasierakoa, erdikoa eta azkena. 

 (H)ABIAN 2030eko adierazleen 1go txostena

Estrategiaren lehenengo ebaluazioa 2021ean egin zen hainbat helbururekin: Euskadiko gizarte-eraldaketarako hezkuntzako eragile nagusien lanaren hasierako argazkia egitea; lortu nahi diren aldaketarako adierazleak identifikatzea; horiek neurtzeko tresnak definitzea eta aldaketa horien garapenean jardunbide egokiak jasotzea; ondorengo ebaluazioak orientatzea, eta, azkenik, (H)ABIAN 2030 aberastu dezaketen berrikuntzak identifikatzea.