Namana proiektua. Eskolen arteko senidetzea
Gehiago jakin nahi dut
Ekintza sustatzen duen erakundea
Eskola europarren eta malgaxeen arteko senidetzea da, non Agua de Coco erakundearen eskolek parte hartzen duten: Madagaskarreko hego-ekialdeko Salinas eta Zafiros eskolek, hain zuzen. Helburua da kultur-trukeak sustatzea, gazteen artean aldaketa eragiteko. Batez ere, besteekin begirunetsuago jokatzeko eta bake izpirituarekiko eta nazioarteko elkartasunarekiko konpromisoa sustatzeko.
Namanak proposatzen du hezkuntza-proiektu bat egitea. Horren ildo nagusiak honako hauek dira : kulturartekotasuna, enpatia, gatazkak modu baketsuan konpontzea, beste kulturetara hurbiltzea, ingurumenarekiko errespetua eta genero-ekitatea.
2024ko otsaila eta martxo artean, parte hartzen duten ikastetxeek senidetze-eskolekin bideodeiak egin dituzte.