HABIAN 2030ekin bat egin nahi duzu?

2017an, euskal erakunde publikoek, GGKEk, elkarteek, gizarte-mugimenduek eta ikastetxeek konpromisoa hartu genuen hezkuntza ekimenak egiteko, giza eskubideetan, botere-harreman ekitatiboetan, tokikoaren eta globalaren arteko loturan eta naturaren zaintzan oinarritutako gizartea eraikitzen lagunduko zutenak. 

zortzi-konpromitsuak-habian-2030

(H)ABIAN 2030ren parte garen erakundeok 8 konpromisoekin bat egiten dugu: 

  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntza (GEH) bultzatuko dugu.
  • Pedagogia kritikoak, parte-hartzaileak eta sozio-afektiboak sustatuko ditugu.
  • Eskubideen ikuspegia funtsezko elementua izango da gure proposamen pedagogikoetan.
  • Gure jardunbideek errealitate desberdinen arteko elkarren mendekotasuna eta lotura bultzatuko dituzte.
  • Estrategiari ekarpenak egiteko erantzunkidetasuna geure egiten dugu.
  • Etengabeko ikaskuntza sustatuko dugu.
  • Hobetzeko asmoz gure esperientzia eta ikaskuntzak partekatuko ditugu.
  • Jarraipen eta ebaluazio-batzordeetan parte hartuko dugu.

Estrategiarekin nola bat egin

Bat egin nahi baduzu, idatzi ezazu agencia@elankidetza.eus helbidera. Bertan, azaldu behar duzu zure edo zuen ibilbidea, zergatik atxiki zaren, (H)ABIAN 2030 estrategiak zein erronka sortzen dizkizun/dizkizuen eta 2030. urtean zein amets betea izatea gustatuko litzaizuke.

Estrategiaren parte zarenean, (H)ABIAN 2030ren logoa erabili dezakezu estrategiari ekarpenak egiten dizkioten ekintza guztietan.