Lankidetzako eta gizarte-eraldaketarako tresna berri baten sortzea, Eskutik Mundura prozesu parte-hartzailearen baitako egungo testuinguruan egina.

Gehiago jakin nahi dut

Ekintza sustatzen duen erakundea

Talde baten eta lan-mahai baten sortzea eraikuntza teorikorako, eta, ondoren, tresna berriaren terminoak praktikan jartzea. Gune horietan parte hartzen dute Arabako Foru Aldundiak eta nazioarteko lankidetzari eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzari agroekologiari, ekonomia sozial eta solidarioari, kultuartekotasunari, babeslekuari eta migrazioari lotutako Arabako erakundeek. Tresna berria ESKUTIK lankidetzako esparru-dokumentuarekin eta (H)BIAN 2030 estrategiarekin bat etorriz diseinatu da. Askotariko eragileak batzen ditu, eta Ipar-Hego dikotomia eta lankidetza-hezkuntza binomioa gainditzen ditu. Gauzatzeko, Ekonomia eta kontsumo jasangarriaren eredua aukeratu da.