Namana proiektua. Eskolen arteko senidetzea

Namana proiektua. Eskolen arteko senidetzea

Gehiago jakin nahi dut

Ekintza sustatzen duen erakundea

Eskola europarren eta malgaxeen arteko senidetzea da, non Agua de Coco erakundearen eskolek parte hartzen duten: Madagaskarreko hego-ekialdeko Salinas eta Zafiros eskolek, hain zuzen. Helburua da kultur-trukeak sustatzea, gazteen artean aldaketa eragiteko. Batez ere, besteekin begirunetsuago jokatzeko eta bake izpirituarekiko eta nazioarteko elkartasunarekiko konpromisoa sustatzeko.

Namanak proposatzen du hezkuntza-proiektu bat egitea. Horren ildo nagusiak honako hauek dira : kulturartekotasuna, enpatia, gatazkak modu baketsuan konpontzea, beste kulturetara hurbiltzea, ingurumenarekiko errespetua eta genero-ekitatea.

2024ko otsaila eta martxo artean, parte hartzen duten ikastetxeek senidetze-eskolekin bideodeiak egin dituzte.