Komunikazio hezitzailea
Hezitzea komunikatzea da. Komunikazioa hezitzailea izan daiteke; hau da, pertsona guztientzako eta planeta bidezkoago baten aldeko gizarte eraldaketaren sustatzailea. Horretarako, pentsatu behar dugu zein komunikazio motaren eta zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuren alde egiten dugun. Bideo honetan, komunikazio hezitzailearen funtsezko osagaiak eta antolakuntzari laguntzen dioten elementuak, lan egiteko moduak eta ekintza-proposamenak erakusten ditugu. eLankidetzak lagundutako GGKEen hezkuntza-prozesuetan egindako ikus-entzunezkoen ebaluazioan oinarritzen da, eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean kontsulta daiteke.