Hezkidetzan hezitzea

Hezkidetza, pertsona bakoitzaren banakotasunaren eta bereiztasunen arabera, generotik at egiten den hezkuntza da. Hezkuntza hezkidetzaileak esan nahi du, irizpide sexistak albo batera utziz, emakumeei eta gizonezkoei egokitutako rolak, portaerak, jokaerak, baloreak eta abar kontuan hartu gabe heztea. Helburua, norbanako autonomoak haztea da, euren bizitza proiektuaren jabe izateko eta inguruarekin elkarbizitzan behar diren gaitasunak garatu ahal izateko.